NAFARROAN, ESKOLA HAUTATZEKO ESKUBIDEAREN ALDEKO ADIERAZPENA

 Behean sinatzen duena, beronen izenean edo ordezkaritzan, hurrengo testuaren aldekoa da: 

1. Botere publikoek, Nafarroan eta irakaskuntzaren ordezkariak direnekin, legeak egin eta akordioak sustatuko dituzte, beti ere askatasunez emaniko hezkuntzarekin bateragarriak badira.  

2. Familiak dira, euren irizpideekin bat datozen hezkuntza-proiektuak hautatzeko eskubidea dutenak, Konstituzioaren 27 artikuluan jaso egin den bezala. Hezkuntza-proiektua eta ikastegiaren berezko izaera onartu behar izateak, batetik, familiaren eta ikastetxearen arteko akordioa gauzatu eta, bestetik, kalitatezko hezkuntza ahalbidetzen du. 

3. Beti nagusitu behar da, familiek, hezkuntza-eredua askatasunez hautatzeko duten eskubidea. Eta, horren ondorioz, eskubidea bermatzen duen laguntza ekonomikoa. Erabat bidezkoa da ikastegien eta familien askatasuna, hurrengoak modukoak hautatzeko: sare publikoa zein itundua, ikastaldi malgu edo jarraitua, hizkuntza baten, dela euskara, gaztelania, ingelesa edo frantsesa,  curriculumeko nagusitasuna, hezkuntza erlijioso edo laikoa, hezkidetza edo hezkuntza berezitua.    

4. Aurreko puntuetan adierazi diren eredu pedagogikoak, ikuspegi juridikotik, legezkotasun osoa dute Nafarroan.  

5. Nafarroako ikastegi itunduek oso-osorik betetzen dituzte Hezkuntzako Lege Organikoak, itun-erregimena lortu ahal izateko, ezarri dituen betekizunak (116.1 artikulua): baimena izatea, legean dohainik aitortu diren ikaskizunak eman eta eskolaratzeko beharrizanak betetzeko.  

6. Botere publikoak arduratzen jarraitu behar dira nafar familiek izan dezaten eskubidea, irakaskuntza publikoan eta itunduan eta  baldintza ekonomiko berdinetan, ikastegia askatasunez hautatzekoa, non eta Foru Komunitatean, fondo publikoekin, finantzatzen diren ikastegi denetan egun eskaintzen diren ereduetan (G, A eta D). 

7. Botere publikoek finantzaketa sustatuko dute, ikastegi publiko eta itunduetan familien demandaren balizko handitzeen aurrean. Eguneko ikastegietan edo, irakaskuntza itunduan, sortu berrietan gurasoek hautatzeko duten eskubidea betetze aldera ez da beste mugarik izango, unitate itunduak handitzeko, LOE-n, itun-erregimena lortu ahal izateko ezarrita dauden betekizunak baino: baimena izatea, legean dohainik aitortu diren ikaskizunak eman eta eskolaratzeko beharrizanak betetzeko.  

    Iruņa, 2008ko azaroa       

Izena eta bi abizen:
Norberaren ordezkaritzan, idatzi NAN, inoren ordezkaritzan, idatzi elkartearen izena, enpresa, erakundea e.a. eta IFK: